• 11 API 17

    Iridoyk ezagutzera eman ditu "Mendipe" plan bereziaren aurrerapenak

    Hirigintza eta Etxebizitza arlotik, Xabier Iridoy ordezkari jeltzaleak ezagutzera eman ditu astelehen honetan, Behobiako Mendipe inguruak bizi duen egoera eta bere Plan Bereziaren aldaketari buruzko xehetasunak.

    Gaur egun eremu hori 1999ko Plangintza Nagusian definituta dago eta bizitegi eremu bat eta zona tertziario bat antolatzea ahalbidetzen du Behobia auzoko inguruaren ezaugarri tipologikoak kontuan hartuz. 2007ko irailaren 27an onartu zen behin betiko eremu horren Hiri Antolaketarako Plan Berezia.

    Eta 2015eko Plan Nagusi honen bitartez finkatu egiten dira 1999ko Plan Nagusian definitu ziren zehaztapen urbanistiko orokorrak, era horretan ahalbidetuz definitutako eraikigarritasun urbanistikoa handitzea, eremu horren mendebaldean kokatutako eraikinak berregituratzea errazteko.

    Indarrean dagoen antolaketa esparruak 17.906 m2-ko azalera du eta Endarlaza hiribidea eta Lastaola Postetxea kalearen artean kokatzen da. Hondakin-izaera markatua duen eremu urbanoa da, bertako lur gehienak erabilerarik gabekoak dira. Eremu horretan eraikin, instalazio eta/edo eraikuntza batzuk nabarmentzen dira, adibidez: "Behobia" gasolindegia, eraikin komertzial bat, beste bizitegi-eraikin bat hutsik dagoena eta erabiltzen ez diren estalpeak.

    "Behobia" gasolindegiari dagokionez, honen trazatuaren berrantolaketak eta Endarlaza hiribideko bidearen tratamendu berriak, glorieta berria egiten denean, egungo sarbideak eta irteerak berriz ajustatu beharra ekarriko du eta egungo eraikinak eta instalazioak barnetik berrantolatu beharra.

    Eta eraikuntza komertzialari dagokionez, berori osatuta dago behe solairu batez, non 10 denda lanean ari diren eta soto bat ere badu, garaje eta aparkaleku gisa erabiltzen dena. Asko erabiltzen denez, partzela berrantolatzea planteatzen da eta berorri esleitutako eraikigarritasun urbanistikoa ere bai, egungo behe solairuan eta sotoan mantentzeko, berriz ajustatzeko eta zabaltzeko lanak egiten direnean, urbanizazio berriari egokituz; eta altuera handiagoa emango zaio bizitegi erabilerarako eraikigarritasunari erantzunez.

    Aldaketa honetan proposatzen da indarrean dagoen Plan Nagusian bizitegi-eraikigarritasuna areagotzea, dauden eraikinetatik abiatuta jarduera komertzial desberdinekin, eta altuera handiagoa emanez RB-1 partzelan bizitegi-erabilerarako eraikigarritasunari erantzuteko. Era berean, RB-2 partzelan aldaketak egingo dira eta gehienezko lerrokadurak berriz ajustatuko dira. Eta TG partzelan berriz ere gasolindegia kokatuko da.