• 22 URT 18

    Iridoyk EAJ-PNV eta Korrokoitzeko bizilagunekiko errespetua exijitu dio Santanori

    Bozeramaile nazionalistak beregain isuri diren akusazioak ukatu ditu eta politika egiteko gezurra ezin duela erabili adierazi dio alkateari

    Xabier Iridoyk, Hirigintzako ordezkaria eta Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, gaur goizean Jose Antonio Santano alkateari, izan dituen azken adierazpenenak direla eta, EAJ-PNVrekiko eta Korrokoitzeko bizilagunekiko errespetua exijitu dio. Bozeramaile jeltzaleak, Alkateak bere interes politikorako gezurra erabiltzea "onartezina" dela adierazi du, eta jokabide honek egoera bideratu beharrean, Irungo Udal Gobernuak bizi duen ezegonkortasunean sakontzen duela.

    Komunikabideen aurreko agertzean, Iridoyk berretsi du Korrokoitz eremua antolatzeko akordioa badagoela, "akordio baikorra, alde desberdinekin landutakoa eta Alde Zaharrari garapen garrantzitsuak ekarriko dizkiona" ziurtatu du. Plan Bereziaren onespenak behar dituen tramitazio legalen ezagutzaile izanik, ordezkari jeltzaleak argi eskatu dio Alkateari, bere interes politikoak eta pertsonalak ezin zaizkiola eremu honen garapen urbanistikoari lehenetsi.  

    Halaber, Hirigintzako ordezkariak guztiz ukatu ditu Alkateak udal taldeko beste zinegotzi batekiko Iridoyk izandako tratu bereizlearen inguruan esandakoak, "ezin da onartu Santanok matxismoa bezalako gai larria demagogia egiteko erabili izana, ezta bere gobernukidea gutxiesteko helburuarekin gezurra esatea ere. Horrelako gaia arma politiko gisa erabiltzea deitoragarria da, eta gainera ez mesederik egiten Udalaren funtzionamendu egokiari ezta erlazio pertsonalei ere" adierazi du Iridoyk.   

    Honen harira, Iridoyk beste Udal taldeek eta jendarte eragileek adierazi dioten babesa eskertu du. Eta Santanori gogorarazi dio EAJ-PNV dela Irungo Udal Gobernuari egonkortasuna eskaintzen diona, are gehiago, jakinarazi dio jarrera hau eta egindako adierazpenak, egun bizi dugun egoera birbideratzearen kontrako zentzuan doazela. 

    Gainera, Iridoyk "Alkateak jokabide honekin lortzen duen bakarra, irundarrontzat garrantzitsuak eta beharrezkoak diren proiektuak arriskuan jartzea da; beste erakundeen agendetan daudenak barne" esan du.

    Azkenik, ordezkari jeltzaleak Alkateari egoera hau beraiek eragin dutela gogorarazi dio, desadostasunak, Gobernu Itunak dioen bezala, Jarraipen Batzordean, desberdintasunak eztabaidatzeko eta ebazteko sortutako baliabidean, jorratu beharrean komunikabideetan argitaratu izanagatik.