• 17 OTS 17

    Indarrean dagoen hondakinen kudeaketa plangintza medio gai hau ondo bideratuta dago

    GuraSOS eta EH Bildu gipuzkoarron interesa babestu ordez, Gipuzkoako hondakinen kudeaketa plangintza gelditzeko asmo hutsarekin aritu dira

    Xabier Ezeizabarrenak, Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Ingurumen Batzordean, gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan Foru Aldundiko Ingurumen diputatua Jose Ignacio Asensioren agerraldiaren ostean adierazi du, argi geratu dela beste behin Bilduren hondakinen kudeaketa penagarria.

    Ingurumen Batzordeko bozeramaile jeltzalearen ustean, “epaiak argi utzi du GuraSOS eta EH Bilduk gipuzkoarron interesa babestu beharrean, Gipuzkoako hondakinen kudeaketa plangintza gelditzeko asmo hutsarekin aritu direla. Batzar Nagusiek eta Aldundiak hartutako erabakiak ordezkatu nahi izan dituzte, inolako irtenbiderik eman gabe”.

    Azkenik Ezeizabarrenak azpimarratu du, “EAJ-PNV Zubietako balorizazio energetiko plantaren lanak esleitu izana eta Gipuzkoan indarrean dagoen hondakinen kudeaketa plangintza medio, hondakinen gaia zuzen bideratuta dagoela nabarmendu du. Aipatu plangintzak, hondakin sorrera murriztu, birziklapena eta hondakinen berrerabilpena sustatu, eta Zubietako balorizazio energetiko plantaren bitartez hondakinen ziklo osoa ixtea du helburu nagusi; finantziazio kostuak murriztu eta Europako herrialde aurreratuenak bezalaxe energia sortu asmoz, Suitza, Alemania, Danimarka edo Suedia kasu”.