• 11 IRA 17

    Hirigintza lanean ari da lurzoruak berreskuratzen enpresa berriak erakartzeko

    Hirigintza eta Etxebizitza arlotik, Xabier Iridoy ordezkariak asteazken honetan aurkeztu du Letxunborro hiribideko gasolindegi zaharra botatzeko prozesua zertan datzan.

    Abuztuaren 9an Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen FUEL IBERIA, S.L.U. enpresari ematea Letxunborro hiribideko 106 zenbakiko gasolindegi zaharra hustu eta botatzeko baimen urbanistikoa.

    Era berean, Iridoyk zera gogoratu nahi izan du: "2014an Udala akordio batera heldu zen eta ESKORTZA.TXUMARRAGAKO Plan Berezia eta Araso Iparraldeko eremuaren Plan Partziala aldatzea eragin zuen. Akordio horren arabera Letxunborroko gasolindegia ARASO IPARRALDERA aldatzea ahalbidetu zen, Plan Partzialeko Aldaketan TG (Tertziario Gasolindegia) erabilerarekin konfiguratuta dagoen partzela berrira.

    Akordio horrek gasolindegia erabiltzea debekatu zuen zehazki, orduan Letxunborroko partzelan baitzegoen, izan ere jarduera horrek sortzen zuen hainbat arazo saihestu nahi zen eta akordioaren ondoren partzela hori industria isolaturako partzelaren kalifikazioarekin geratu zen. 

    Araso Iparraldea eremuari dagokionez, poliki-poliki betetzen ari da. Industri poligono hori 2008an proiektatu zen udalerrian industriarako lurzoru gutxi zegoelako eta modu horretan etorkizunean pabilioi berriak eraiki ahal izango genituen, enplegua sor zezaketen enpresa berriak erakartzeko. "Hori dela eta, hasiera batean beharrezkoa da lurzorua berreskuratu ahal izateko jarduera batzuk garatzea" azpimarratu zuen Iridoyk. "Zentzu horretan, eta hurrena, gasolindegi zaharra hustu eta bota egingo da".

    3.500 m2-ko partzela bat da eta behin deskontaminatuta  industri pabilioiak jarri ahal izango dira bertan, indarrean dagoen hirigintza arautegiaren arabera, partzela horretan %65eko gehienezko okupazioa edukita, horrek esan nahi du 4.550 m2-ko eraikigarritasuna bi edo hiru solairutan kokatu ahal izango dela.

    Gainera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioko Zuzendaritzak eginiko partzelako lurzoruaren kalitatearen Deklarazioan erabakitzen da industria erabilerarako lurzoru kutsatu gisa deklaratzea eta Zerbitzu Gunea (gaur egun erabiltzen ez dena) kokatzen deneko lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko proiektua onartzea.

    Amaitzeko, Xabier Iridoyk ezagutzera eman ditu egingo diren obrak, eta botatzeko proiektuan zehaztuta daude, alegia "Zerbitzu Guneko instalazioak eraitsi eta obra zibileko elementuak botako dira, partzela hori ekipo eta instalazioetatik libre utzi arte bai lur azalean eta bai lur azpian".