Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/02/14

Gipuzkoan INSS eta TGSSn erretiratu diren langileen plazak berehala betetzea eskatu dugu Kongresuan

Onartu den Legez Besteko Proposamenak, Ciudadanos eta PSOE taldeekin adostua, Estatuko gainerako ordezkaritzetan ere plazak berehala betetzea eskatzen du, eta Gobernuari exijitzen dio zerbitzua eraginkortasunez ematen dela bermatzea

Diputatuen Kongresuko Enplegu Batzordeak, PPren kontrako boto bakarrarekin, Euzko Abertzaleak Taldeak aurkeztutako Legez Besteko Proposamena onetsi du,zeinen bidez Espainiako Gobernuari eskatzen zaion Segurtasun Sozialaren Institutu Nazionalean Gipuzkoan erretiratu diren langileen plazak berehala betetzea.

Ekimen horren bidez, Exekutibo zentralari eskatzen zaio aldi baterako behar besteko neurriak hartzea hutsik geratu diren lanpostuak betetzeko, eta eskari hori Estatuko gainerako ordezkaritzetara luzatzen du. Era berean, Gobernuari eskatzen dio zerbitzu publikoa eraginkortasunez egiten dela bermatzea.

Iñigo Barandiaranek, Legez Besteko Proposamenaren egileak, era berean azaldu du arazoa dela funtzionario publikoak berritzeko tasa oso mugatua dela. Bere ustetan, politika "okerra" da "zerbitzu publikoen kudeaketaren eraginkortasun eza agerian uzten duelako", "langile kopurua nabarmen murriztea ekarri du eta zerbitzuak okerrago ematen dira funtzionarioek zerbitzuaren kalitateari eusteko ahalegin handiak egin dituzten arren".

Barandiaranek era berean salatu ditu "Gipuzkoan INSS eta TGSSko langile taldeak horrela murriztu izanak eragin dituen kalteak", atzerapen handiak eman baitira izapide eta gestio batzuk egiterako orduan. "Probintziako Zuzendaritzak berak eginiko aurreikuspenen arabera egoerak okerrera egin ahal du,langileen bataz besteko adina kontuan hartuta, urte amaieran langileria %20 murriztuko delako" esan du.

“Datuak kezkagarriak dira eta hortik dator ekimena aurkezteko izan dugun presa. Hemendik aurrera adi egongo gara Gobernuak Batzordeak agindu diona bete dezan" ohartarazi du Diputatu jeltzaleak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube