• 10 URR 17

    Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Ganberaren babesa jaso du betirako espetxe zigor berrikusgarria indargabetzeko

    Mikel Legardak zigor hori desagerraraztea eskatu du bere “konstituzionaltasun maila” auzian jar daitekeelako “beharrezkoa ez delako” eta “espetxeratua berrezteko eta birgizarteratzeko printzipioak” urratzen dituelako

    Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzar taldeak Diputatuen Kongresuaren babesa  lortu du  gaur, Partido Popularrak 2015eko Zigor Kodearen azken berrikusketan sartu zuen espetxe zigor berrikusgarria indargabetzera begira.

    Gaur arratsaldeko osoko bilkuran, Euzko Abertzaleak taldeko Barne gaietarako bozeramaile jeltzale eta bere taldeak aurkeztu duen Lege Proposamenaren egileak baieztatu duenez betirako espetxe zigor berrikusgarria Espainiako ordenamendu juridikoan sartzekoa “demokrazia berrezarri zenetik politika kriminalaren esparruan hartu den erabakirik garrantzitsuena” da eta, hala ere, “bere konstituzionaltasuna zalantzan jar daiteke“; era berean esan duenez “ez da beharrezkoa”, “ez delako ez lehen ezta orain ere erreklamatua izan” eta “bere ezarpenaren arrazoiak komunikabide batzuen sentsazionalismo eta populismoan bilatu behar dira, herritarren artean zigorrak gogortzea eskatuz zabaldu dituzten mezuekin. PPk eskari zigortzaile horiek jaso eta onartu ditu zigor politikaren inguruan duen ideologiarekin bat egiten duelako”.Legardak zentzu berean baieztatu duenez “EAJ-PNV arriskua eta arriskugarritasuna tipifikatzen dituen  eta zigorrak gero eta gehiago handitzen dituen politika kriminalaren kontra dago”.

    Diputatu jeltzaleak era berean baieztatu duenez zigor hau “ez da egokia ezta zuzena bere egituraketan, eta ez du bilatzen duen helbururako balio” eta esan du betiko espetxe berrikusgarria “adostasun konstituzionaletik” urruntzen dela  “zigortua gizarteratzeko aurreikuspenak eta gizarteak herritar hori berreskuratzeko izan ditzakeen aukerak auzitan jartzen dituelako”. Azken finean “espetxeratua berrezteko eta birgizarteratzeko printzipioak urratzen ditu, segurtasun juridikoa eta legalitate printzipioa murrizten ditu, mugagabea da eta ez da proportzionala”.

    Horregatik guztiagatik, Legardak Ganberaren babesa eskatu du Euzko Abertzaleak Taldearen Lege Proposamena izapidera onartua izan dadin eta betirako espetxe berrikusgarria Zigor Kodetik ezabatua izan dadin. Legebiltzar taldeek adierazitako jarrerak ikusita, ekimenak Kongresuaren gehiengoaren babesa jasoko du. Alderantziz gertatzen bada, berehala jakinaraziko da.