Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/07/10

Eusko Jaurlaritzak baztertu du amiantoa dela-eta Altzan heriotza-tasa handitu izana

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun sailari azterketa epidemiologikoa egiteko eskatu zion Altzako heriotza-tasari buruz amiantoa dela-eta. Eta azterketak baztertu du heriotza-tasa handitu izana. Bertan, heriotza mota guztien eta amiatoaren ondorioz izandako heriotzen arteko - mesotelioma, birikako minbizia eta asbestosis - konparazioa egiten da. Azterketak biltzen ditu 1999tik 2015erako datuak, hain zuzen ere, Altza eta bere inguruko eta Euskadi osoko datuak.
altza

Txostenak aztertzen dituen 16urteetan 28 pertsona hil ziren Donostian mesotelioma dela-eta - 19 gizon eta 9 emakume -. Eta horietatik bakarra Altzan bizi zen. Urte horietan ez zen hildakorik izan auzoan asbestosis dela-eta. Birikako minbiziari dagokionez, ordea, baldin eta 1996.urtetik 2001era gizonezkoen heriotza-tasa Euskadikoaren batez bestekoa baino altuagoa izan bazen, 2008tik 2012ra gutxitzen joan da. Eta emakumeei dagokionez, tasa Euskadiko batez bestekoaren antzekoa izan zen eta horrela jarraitu du azken 20 urteotan.

Hortaz, txostenak segidako ondorioa dakar: Altzako heriotza-tasa mesotelioma dela-eta ez da inguruko auzoetakoa baino handiagoa eta Euskadiko beste hainbat gunetakoa baino txikiagoa da, hain zuzen ere, amiantoarekin kontaktua izateko arriskua dagoen industria-jarduera duten Euskadiko hainbat gunetakoa baino txikiagoa.

Dena den, azterketaren arabera, beharrezkoa da eboluzioa zaintzen jarraitzea, izan ere, kontuan hartu behar da minbizi honen sortasun-epea amiantoarekin kontaktuan egon eta 40 urtekoa izan daiteke. Hala ere, txostenak ondorioztatzen du Altzak heriotza-tasa handiagoa duela beste hainbat patologia direla-eta - besteak beste, diabetesa, EPOC, zirrosia, hiesa, edo beste hainbat minbizi mota - amiantoarekin zerikusia duten gaixotasunengatik baino. 

Ondorio nagusienak

• Altzan mesotelioma dela-eta hildako pertsonen kopurua txikiagoa da inguruko guneekin alderatuta.

 • Altzan mesotelioma dela-eta hildako pertsonen kopurua txikiagoa da Euskal Autonomia Erkidegoko amiantoarekin kontaktua izateko arriskua dagoen industria-jarduera duten beste hainbat gunetakoa baino.

 • Birikako minbizia dela-eta gizonezkoen heriotza-tasa 1996-2001 urte bitarteko Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino handiagoa izan zen, baina 2008tik 2012ra gutxitzen joan da.

 • Birikako minbizia dela-eta emakumeen heriotza-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoaren antzekoa izan zen eta bere horretan mantendu da 1996tik 2012ra.

 • 1999tik 2015era Euskal Autonomia Erkidegoan heriotza-tasa handitu da asbestosis dela-eta. Baina aitzitik, Altzan ez da heriotzarik izan asbestosis dela-eta.

 • Amiantoarekin kontaktuan egon izan den biztanleria zaintzen jarraitu behar da, mesotelioma, birikako minbizia eta asbestosis gaixotasunen sortasun-epeak direla-eta.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube