Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/01

Eneko Goiak berretsi dio Europako batzordeari gure konpromiso sendoa 2016 kultur hiriburuaren proiektuarekiko

“Argi dugu Donostia 2016 sor daitezkeen zailtasun guztiak gainditu behar dituen proiektua dela eta guztion babesarekin egin behar duela aurrera”, adierazi du Donostiako EAJ-PNVko udal bozeramailea den Eneko Goiak.
Eneko Goiak berretsi dio Europako batzordeari gure konpromiso sendoa 2016 kultur hiriburuaren proiektuarekiko

Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak, Eneko Goiak, adierazi die Jarraipenerako eta Aholkatze Europako Batzordeko kideei talde jeltzale donostiarrak 2016ko Kultur Hiriburuaren proiektuari “babes osoa” eskaintzen diola. “Jarraipenerako Batzordeko kideei adierazi diegu gure hiria 2016ko Kultur Hiriburua izateko izendtu zuten une beretik adierazten ari gareba; Donostiako EAJ-PNVk duen ezin hautsizko konpromisoa Donostiaren irudia maila guztietan proiektatzeko baliatzeko gauza izan behar dugun proiektu honekiko”, nabarmendu du Eneko Goiak.

Donostiako udaletxean Jarraipenerako Batzordearekin eginiko bileran, zeinetan Eneko Goiak eta Miren Azkaratek hartu duten parte, Donostiako jeltzaleek berretsi dute 2016ko Europako Hiriburaren proiektuarekiko babesa. “Argi dugu Donostia 2016 sor daitezkeen zailtasun guztiak gainditu behar dituen proiektua dela eta guztion babesarekin egin behar duela aurrera”, adierazi du Donostiako EAJ-PNVko udal bozeramailea den Eneko Goiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube