Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/05/05

Eneko Goia: "Aurrekontuen gaineko akordioak Donostiako hainbat proiektu garrantzitsuei blokeoa kenduko die"

Besteak beste segidako proiektuak garatzen jarraituko dira: Martuteneko kartzelar lekuz aldatzea eta, ondorioz, Txomineneako garapenaren bigarren fasea; AHTaren geltokia; Añarbeko Behe-Kanala edo Hamabostaldian eta Zinemaldian inbertsioak
Eneko Goia

Donostiako alkate Eneko Goiak EAJ-PNV eta Espainiako Gobernuaren arteko arkodioaren balorazioa egin du, hain zuzen ere, Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko akordioa, eta honakoa esan du: "Akordioa ona da ere Donostiarentzat, izan ere, donostiarreentzako hainbat onura ekarriko ditu".

Horren harian, Goiak esan du, Kupoaren gainean lortutako akordioari esker Udalak udal-aurrekontuetan gordetako dirua, baldin eta saldoa negatiboa bazen, erabili ahalko duela. Gogoratu behar da, Udalak 6,7 milioi euro gordeta dituela eta, akordioari esker, erabili ahal izango dituela donostiar guztien onurarako. Eta, horrenbestez, presio fiskala zerbait gutxitu ahalko da. Eta hori ez litzateke posible izango baldin eta akordiorik egon ez balitz.

Era berean, Donsotiako alkateak segidakoa azpimarratu du hiriko azpiegiturak garatzeko aurrekontu-sailen garrantzia: "Hiriko komunikazioa hobetzeko gakoa da AHTaren geltokia eta horren garapenarekin jarraituko da, izan ere, hurrengo urteetan egingo diren hainbat konpromiso lortu dira, besteak beste Atotxako geltokia ekainetik aurrera egiteko konpromisoa".

Martuteneko kartzela Ezkuzaitzetara lekuz aldatzea ere EAJ-PNV eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioan sartu da. Goiak berak gogoratu du, urte dezente eman dituztela kartela lekuz aldatzeko eskatzen, hirian dagoen etxebizitza promozio handiena, hain zuzen ere, Txominenea, garatzen jarraitzeko. Eta horretarako akordioan egutegia zehaztu da.

Gainera, Donostiako alkateak azaldu duenez, hainbat proiektu sustatu eta hobetuko dira aportazio gehigarrei esker, besteak beste honakoak: Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Musika Hamabostaldia edo Donostiatik Aranzadi Zientzia Elkarteak garatzen dituen proiektuak.

Eneko Goiak, halaber, segidakoa gaineratu du: "Akordioak ateak irekitzen dizkie, alde batetik, Matia Fundazioak adinekoentzat etxeak egiteko proiektua garatzeari, egun ia utzita dagoen lur-sailan; eta bestetik, Añarbeko Behe-Kanalaren berritzeari, hain zuzen ere, hiriko ur-hornidura hobetzeko aukera emango digun bideari".

Horrenbestez, Goiak honakoa adierazi du: "Zalantzarik gabe akordia Donostiarentzat ona izan da, izan ere, proiektu garrantzitsu askok aurrera jarraituko dute eta, era berean, Udalaren finantza-egoera hobeagoa izango da".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube