Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/03/05

Eibarren hiri-eraldaketa amaitzearen alde egin du Hirigintza Foroak

Josu Mendicute alkategaiak konpromiso zehatza hartu du: Eibar oinezkoentzako hiri bilakatu ahal izateko, aparkaleku-plan bat egitea. Hiri-birgaitzearen alde ere egin du, Hiri Adimendun izateko aurretiazko pausu gisa
Josu Mendicute

Eibarko aparkaleku-arazoa konpontzea, Eibarko hiri-eraldaketa burutzeko ezinbesteko pausu gisa. Erronka hori hartu du Josu Mendicute Rodriguezek, 2019rako EAJ-PNVren Eibarko Alkategaiak. 

Mendicutek ekitaldi batean parte hartu zuen ostegunean, Ignacio Alcalde Metrópoli Fundazioko presidenteordearekin eta Ana Oregi legebiltzarkide eta Lurralde Politika Sailburu ohiarekin. Bertan defendatu zuen “Eibarren oinez mugitzea posible dela”, baina horretarako, “aparkalekuak arazo izateari utzi behar dio. Erronka horri heltzen diot Alkategai gisa, eta konponbideak guztion artean bilatuko ditugu”, iragarri zuen. “Espazio publikoan makinek ezin dute izan pertsonek baino garrantzia handiagoa. Hainbat hamarkadatan ez gara gai izan arazo hori konpontzeko, eta uste dut posible dela. Gure hiriaren etorkizuna guztion artean eraikiko dugu”.

Bestalde, Ana Oregik planteatu zuen “Eibarrek aukerak dauzkala mugikortasun iraunkorrean murgiltzeko”, eta hainbat peatonalizazio eredu erakutsi zituen, besteak beste, Copenhague, New York edo Vitoria-Gasteiz. “Han ere zaila zirudien, egin zuten arte. Orain inork ez ditu berriro autoak sartu nahi. Zergatik ez da hori posible izango Eibarren? Bateragarria da hori eta aparkalekuak egitea”, proposatu zuen.

Amaitzeko, Ignacio Alcaldek gogoratu zuen “Eibarrek amaitzeke daukala bere hiri-eraldaketa, etorkizunean ezagutzaren ekonomiara jauzi egin nahi badu. Hutsik dauden tailerrak aparkaleku bilakatu daitezke, edo beste jarduera batzuetarako erabili. Eibarrek etorkizunerako proiektu bat behar du. Proiektu iraunkorra, irekia, lehiakorra, efizientea, giza eskalakoa, konpaktua, erabilerak bateratzen dituena eta berritzailea”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube