• 09 OTS 18

    EAJ-PNVk, Santanok ez duenez frogarik aurkezten, auzibidera joko du

    Santanok eraso moduan erabiltzen du gezurra, Xabier Iridoyren irudia eta ohorea kaltetzeko. Onartezina da Santanok oraindik ez aurkeztu izana Iridoyk Hirigintzan legez kanpo lan egin duela demostra dezaketen frogak

    Gaur, otsailaren 9an, Xabier Iridoy eta Lander Ugartemendia, Irungo EAJ-PNVko bozeramailea eta lehendakaria, hiriko Justizia Jauregira joan dira, EAJ-PNV Irun  egitera behartuta dagoen pausoen berri emateko. Santanok ez du aurkeztu Xabier Iridoy, bozeramailea eta duela gutxi arte Hirigintza eta Etxebizitza ordezkari izan denaren aurka egindako salaketa larriak demostra dezaketen frogarik, eta horrek behartu du Irungo EAJ-PNV auzibidera jotzera.

    Urtarrilaren 29an eta 31n EAJ-PNV-k Santanori exijitu zion publikoki aurkezteko Iridoyren aurka hainbat komunikabideetan egindako salaketa faltsuak berresteko frogak. Iridoyk bere arloan kudeaketa eta lan okerra egin zituela salatu zuen Santanok, legez kanpo aritu zela.  Ondorioz, lehendakari jeltzaileak irmoki salatu du “Irungo EAJ-PNVk ez du onartuko Santanok gezurra erabiltzea eraso moduan eta inolako funtsik gabe gure bozeramailearen irudia eta ohorea kaltetzeko. Ez diogu onartuko ez Santanori eta ez beste inori ere. Iridoyk EAJ-PNV osoaren babesa dauka. Horregatik, Uri buru Batzarreko lehendakari naizenez, laguntzen dut nik Xabier Iridoy pauso berri honetan.”

    Bide batez eta beste behin Ugartemendiak eskatu dio Santanori erakusteko berak hainbestetan aldarrikatzen duen gardentasuna eta esan du “Politikan dena ez da baleko. Ezin da gezurra esan eta froga bakar bat ere ez aurkeztu. Santano ez dago legearen gainetik, ezta etikaren gainetik ere.”

    Era berean Iridoyk azpimarratu du Santanok ez duela oraindik inolako frogarik aurkeztu “Erabat onartezina da Santanok oraindik ez aurkezu izana berak badituela ziurtatzen dituen frogak. Hitzak oso ondo neurtu behar dira eta kasu honetan Santanok erabaki du inongo frogarik gabe, nire aurka salaketa faltsuak egitea, ni kargutik kentzea eta ondorioz Gobernu hitzarmena haustea justifikatzeko.”

    Jarraian bozeramaileak gaineratu du irmo “beraz, ezin dut onartu gezurra egiaren gainetik geratzea, irundarrek egia eta zintzotasuna behar dute eta batez ere horrelako gai garrantzitsu bat argitzea. Horregatik, EAJ-PNVn uste dugu egiak Santanok erabiltzen duen azpikeriaren gainetik egon behar duela, bere jokabidea ez da alkate bati dagokiona eta ondorioz, erabaki dugu auzibidera jotzea eta Jose Antonio Santanok bete beharreko adiskidetze-ekitaldi bat eskatzea.”

    Bukatzeko, Iridoyk baieztatu du “Irunek ez du merezi bere interes pertsonalak nagusituz, ezberdinekin lan egiten ez dakien alkate bat. Bide batez, berriro esan nahi dut lan egiteko orduan nire irizpideak beti izan direla gardentasuna eta lankidetza, beti zaindu izan dudala besteekiko jokabidea eta beti bete dudala legea, irundar guztion interesa defendatuz.”

    "Irun denok egiten dugu, zorionez gure hiria Santano baino askoz gehiago da, ez da inoren jabetza” esan du Ugartemendiak.