• 08 MAI 18

    EAJ-PNVk Estatus Politiko Berriaren Atarirako proposamena aurkeztu du

    Agiriak jasotzen ditu iragan otsailean, Eusko Legebiltzarrean, talde jeltzaleak Gernikako Estatutua erreformatzeko aurkeztu zuen proposamena inspiratu zuten oinarri eta printzipioak

    EAJ-PNVk Autogobernu Lantaldea osatzen duten taldeei aurkeztu die Euskal Autogobernua eguneratzeko artikuludun testuaren atarirako proposatzen duen agiria. Testuak jasotzen ditu,jeltzaleen aburuz, Estatus Politiko Berriaren artikuludun testuaren atarian sartu behar diren kontzeptuak.

    Euskal Herriaren definizioa, Euskal Herriaren identitate nazionala aitortzea; gaur egungo Estatutuaren betepen osoa; bidegabeki pairatutako sufrimendua; eskubide sozialetan sakondu beharra; Konstituzioak babesten dituen eskubide sozialen eguneratzea; Estatuarekin harreman eredu berri bat egituratzea, alde bikoa, errespetuan eta elkarrenganako aitortzan oinarritua ; euskal hiritargoak bere elkarbizitza formula erabakitzeko duen eskubidea eta autogobernua blindatzeko bermeen erregimena dira EAJ-PNVk proposatzen duen ataria oinarri dituen gako nagusiak. 

    Bihar autogobernua eguneratzeko eta erreformatzeko Lantaldeak beste bilera bat egingo du eta jeltzaleek Estatus Berriaren agirian arestian esandako kontzeptuak jasotzea aldeztuko dute.