• 13 AZA 17

    EAJ-PNV batzarkide-taldeak, babes osoa azaldu nahi dio Catalunyako erakunde eta herritarrei

    Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJ-PNV bozeramaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Erakundeetarako, Gobernurako eta Araudiko Batzordean bere nahigabea azaldu du, “EH Bilduk bere proposamena erretiratzerakoan, Catalunyako egoeraren inguruko eztabaida eta era berean, gai honen inguruan edozer proposamen onartu ahal izatea zapuztu duelako”. Gainera “atzera pausorik eman nahi ez bazuen, EAJ-PNVren proposamena bozkatu besterik ez zuen

    Arrizabalagak, EAJ-PNVk aurkeztutako proposamenaren defentsa eta azalpenari ekin dio. “Proposamenak – erantsi du jeltzaleak – honakoak jasotzen zituen: Parlament-ak pasa den urriaren 27ko bilkuran, Catalunyaren burujabetasuna eta prozedura eratzaileari buruz hartutako erabakiak, errespetatzen, aitortzen eta laguntzen ditu, Junts pel Sí eta CUP-ek aurkeztutako testuarekin bat”. “Bigarren puntuan – jarraitu du – Estatuko Gobernuak, Catalunyako erakundeen ordezkaritza eta autogobernu gaitasuna mozten eta Catalunyako herriaren berezko eskubidea den hori egiletsitako karta batean bilakatzen duen, Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren  babesean hartutako salbuespen kontrol neurri guztiak, gaitzesten ditu. Eta hirugarren puntuan, soilik Catalunyako gizarteari eta bere berezko ordezkari instituzionalei dagokiela, euren etorkizuna erabakitzea, bide baketsu eta demokratikoak erabiliz”.

    Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi du, “EAJ-PNV batzarkide-taldeak, babes osoa azaldu nahi dio Catalunyako erakunde eta herritarrei, Catalunyako burujabetasunaren inguruan eta Parlament-ak joan den urriaren 27an prozedura eratzaileari buruz hartutako erabakiei; eta Herri bezala, bai Catalunyari eta bai Euskadiri, gure etorkizuna demokratikoki erabakitzeko dagokigun eskubidea aldarrikatu nahi dugu”.

    Azkenik eta PPko buruzagiak egindako azalpenei dagokionez, Arrizabalagak adierazi du, “Datorren abenduak 21ean Catalunyako herriak eman diezaiola Alicia Sánchez Camachori (Puigdemontek egindako elkarrizketarako gonbidapena “diálogo trampa” bezala definitu duena), 2001ko maiatzaren 13an Euskadin Jaime Mayor Orejari eman zitzaion erantzun demokratiko berbera”.