Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/09/12

EAJ-PNV aukera berdintasunen alde udalerririk txikienetarako

“Bizi kalitatea eta lehiakortasuna bermatu nahi dugu baserriguneetako udalerrietan”
EAJ-PNV aukera berdintasunen alde udalerririk txikienetarako

“Banda zabala eta ultraazkarra eramango dugu etxe, enpresa eta nekazaritzako ustiategietaraino, udalerririk txikienetan”

EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagai Arantxa Tapia baserriguneetan dauden eta biztanle gutxi duten hainbat udalerritan egon da, hala nola Albiztur, Errezil, Bidania-Goiatz eta Aian, bertako enpresak bisitatzen, lurralde oreka eta landa garapena babesten dituztela eta kohesio ekonomiko eta sozialaren alde egiten dutela erakusteko.

Horretarako guztirako beharrezkoa da aukera berdintasuna egotea, eta proposatzen dute baserrigune eta itsasbazterreko gune guztietan banda zabaleko sarbidea ezartzea, garapen ekonomikorako eta bizi kalitaterako ardatz gisa, Europako 2020 Agenda Digitalaren helburuekin koherente izanik.

Hitz batean, kontua da baldintzak sortzea udalerri txikietan bizi direnek bertan jarraitzea bermatzeko, eta landa izaera handieneko inguruneak dinamizatzen eta bertan enplegua sortzen lagunduko duten ekoizpen ekonomiarako ahalmena eduki dezaten (nekazaritza ustiategiak, elikagaigintza enpresak, etab).  

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube