Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/12/20

EAJk Herrerako Lurrak erostearen alde egin du Pasaiaren biziberritzean aurrera pausoak emateko

Jeltzaleek salatu dute erabakia berandu eta hauteskundeen atarian datorrela, bien bitartean Bilduk ez duenean ezer egin legealdi osoan, ez Aldundian ez eta Udalean ere. EAJ-PNVk azpimarratu du etengabeko konfrontazioa eta denbora pasatzen uztea izan direla Bilduren estrategia politikoaren ardatzak, eremuaren biziberritzea geldiaraziz.
EAJk Herrerako Lurrak erostearen alde egin du Pasaiaren biziberritzean aurrera pausoak emateko

Pasaiako EAJ-PNVko udal taldea Herrerako lurrak erostearen alde azaldu da Pasaiaren biziberritzean aurrera pausoak eman ahal izateko, halere, proposamenak azterketa sakonagoa behar duela azpimarratu dute jeltzaleek.

“EAJ-PNV pozik dago Bilduk, behingoz, jarrera pragmatikoa erakutsi duelako gai honen inguruan, baina Aldundiaren proposamena berandu eta hauteskundeen atarian dator”, azaldu du EAJ-PNVko bozeramaile eta alkategai Nahikari Oterminek. “Izan ere, jarraitu du, legealdia amaitzeko hilabete gutxi falta direla aldatu dute iritziz, orain arte ez baitute badia biziberritzearen alde ezer egin”. Jeltzaleen aburuz, bazen garaia Herrerako biziberritzeari buruzko planteamendu errealista egitekoa, “egun arte, Aldundiak zein udalak izandako lurrak doan eskuratzeko jarrera mugiezinak gaia gehiegi luzatu besterik ez baitu egin, ezer gutxi lortuz” azpimarratu du.

Oterminek gehitu du etengabeko konfrontazioa eta denbora pasatzen uztea izan direla Bilduren estrategia politikoaren ardatz nagusiak. “Liskar eta gatazketan urte pila galdu ditugu eta lortu den gauza bakarra biziberritzea oztopatu eta kaltetzea izan da” adierazi du. EAJ-PNVko udal taldeak azaldu duenez, Bilduk ez du akordioetara iristeko eta Pasaiako egoera hobetzeko borondate politikorik izan, “Bilduk ez du ezer egin legealdi honetan, ez Aldundian, ez udalean” gaineratu dute. Horren harira, bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri du legealdi hasieran talde jeltzaleak mozio bat aurkeztu zuela udaletxean Aldundiarekin hitzarmen berri bat sinatzeko, 2008an Markel Olano Aldun Nagusiarekin adostu modukoa. “Helburua zen Pasaia biziberritzeko ekimen berriak zehaztea, baina Bilduk ez zuen akordio berririk sinatu nahi izan” jarraitu du Otermin. Hori dela eta jeltzaleek salatu dute Bilduk ez duela Pasaiaren aldeko apusturik egin, “ez dute ezer egin biziberritzearen alde” diote EAJ-PNVko udal talde kideek.

Hala eta guztiz ere, EAJ-PNV Ezker Abertzalearen jarrera aldaketagatik poztu da, orain arte Herrerako lurrak doan eskuratu nahi izan dituztelako eta jarrera aldaketak berriz, eragile guztien arteko elkarlan eta eztabaida ahalbidetu eta erraz baitezake, Pasaiaren etorkizunaren alde. EAJ-PNV, beraz, lurrak erostearekin ados dago, Pasaiaren biziberritzea sustatu dezakeelako, herritarrei eremu berriak eskaintzeko aukera emanaz. “Galdutako urteak berreskuratu behar ditugu, elkarlanean aritzeko garaia da, guztion artean herritarren eta Pasaiaren interesak defendatu behar ditugu” adierazi du bozeramaile jeltzaleak. “EAJ-PNVn elkarlanean sinesten dugu, egun Pasaiak bizi duen egoera hobetzeko eta biziberritzearen alde lan egiteko; orain arte irizpide horren baitan egin dugu lan eta aurrerantzean ere modu berean egingo dugu lan” amaitu du Oterminek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube