Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/09/24

EAJ k salatu du Bilduk ez duela aurreikuspenik izan eta Martin Garitanoren Kutxari buruzko proposamena ez dela bideragarria

Martin Garitano diputatu nagusiak Araudiko, Erakundeetako eta Gobernuko batzordean parte hartu du eta, bertan, Kutxaren akzioak udalei dohan uzteko proposamena azaldu du. Xabier Ezeizabarrenaren ustez: “Ez dago koherentziarik diputatu nagusiaren proposamenaren eta ustez proposamena egiteko oinarri den zuzenbide-txostenaren artean, izan ere, proposamenak eta zuzenbide-txostenak akzioak dohain uzteari buruzko iritzi ezberdinak dituzte”.
EAJ k salatu du Bilduk ez duela aurreikuspenik izan eta Martin Garitanoren Kutxari buruzko proposamena ez dela bideragarria

Horren harira, Ezeizabarrenak ez du ulertzen, zergatik diputatu nagusiak ez duen bere proposamena lehenago egin: “Baldin eta adostasuna lortu nahi bazuen, proposamena lehenago aurkeztu behar zuen. Baina aitzitik, berriro ere, Bilduk ez du borondaterik izan eta nahiago izan du liskarra bilatu”.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak Martin Garitanori gogorarazi dio, Kutxaren Gizarte-ekintza fundazio pribatu bat dela eta, hain zuzen ere, Bilduk hori babestu duela beti. Gainera, koalizioak hainbat kontraesan ditu. Izan ere, hasieran erakundeari kontrol publikoa kendu behar zitzaiola esan zuen eta, orain, guztiz kontrakoa babestn du.

Xabier Ezeizabarrenak, halaber, segidakoa esan du: “Ez dago koherentziarik Foru Aldundiaren proposamenaren eta ustez proposamena egiteko oinarri den zuzenbide-txostenaren artean. Izan ere, diputatu nagusiak esan zuen akzioak udalei dohan utziko zitzaizkiela eta zuzenbide-txostenak, aldiz, ez dio gai horri heldu nahi”.

Gainera, batzarkide jeltzaleak Martin Garitanori eskatu dio, zehazteko bere proposamena ezagutzera emateko eta garatzeko. Jakinekoa da legeak epe zehatz batzuetan bete behar direla eta kasu honetan abenduaren amaiera baino lehen zehaztu behar da zer gertatuko den banku-fundazioarekin. Beraz, diputatu nagusiak proposamen garrantzitsua egin du, baina ez du egutegirik aurkeztu proposamena aurrera eramateko. Eta egutegi hori da, hain zuzen ere, Martin Garitanok argitu behar duena.

Azkenik, hona hemen Ezeizabarrenaren hitzak: “Kutxa banku-fundazioan bilakatzeko prozesua aspaldi hasi zen eta ez, ordea, uztailean diputatu nagusiak esan duen bezala. Batzorde bat eratu zen bere garaian, hain zuzen ere, Bilduk parte-hartu nahi izan ez duen batzordea”. Hortaz, batzarkide jeltzaleak Bilduri honakoa eskatu dio: “Kutxako administrazio kontseiluan dagozkion ordezkariak izendatzeko – ordezkari kopurua Batzar Nagusietako ordezkaritzaren araberakoa da –, baldin eta Kutxaren kontrol publikoa bermatu nahi badu, eta eztabaidan parte hartzeko, betiere, Kutxaren administrazio kontseiluan”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube