• 17 UZT 17

    Donostiak mugikortasuna erraztuko duen App berria martxan dauka

    “Donostia Transport”-ek denbora errealeko informazioa ematen du, erabiltzailearen kokapenaren arabera, mugikortasun aukera egokienari eta/edo aparkaleku egokienari buruz

    Donostiako Udalak mugikorrerako aplikazioa sortu du turistei zein bisitariei eta donostiarrei beraiei mugitzeko eta gure hirian bizitza arrunta izateko erraztasunak emate aldera. Donostia Transport-ek hiriko garraio zerbitzu nagusiei buruzko informazioa ematen du, bai eta lurpeko aparkalekuen okupazio mailari buruzkoa ere.  Aplikazioak denbora errealeko informazioa ematen du, erabiltzailearen kokapenaren arabera, mugikortasun aukera egokienari eta/edo aparkaleku egokienari buruz, gailuaren geolokalizazio funtzioari esker. Xedea da erabiltzailearen joan-etorriak optimizatzea eta, horrela, hiri osasungarriagoa, iraunkorragoa eta seguruagoa izatea lortzea. Aplikazioa lau hizkuntzatan erabil daiteke: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

    Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak azaldu du: “gure hirian, mugikortasunaren kudeaketa gai zaila da, urteko une jakin batzuetan ia ezinezkoa izaten baita hura iragartzea, batez ere uda aldera”. Aplikazio berri honek, jarraitu du Aranak, “erraztasunak emango dizkie bisitariei eta donostiarrei gure hiritik modu azkar, erraz eta seguruan mugitzeko”. 

    Zinegotziak azpimarratu du Donostia Transport aplikazioak “denbora errealean Dbus hiri garraioko zerbitzuari, Dbizi bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoari eta taxi zerbitzu publikoari buruzko informazioa ematen du”

    Aplikazioaren ezaugarriak

    Gestio integralari eta mugikortasunaren egoera horiei erantzun bat emateko, eta turistei zein bisitariei eta donostiarrei beraiei mugitzeko eta gure hirian bizitza arrunta izateko erraztasunak emate aldera, Donostiako Udalak Donostia Transport izeneko mugikorrerako aplikazioa sortu du. Aplikazio horrek hiriko garraio zerbitzu nagusiei buruzko informazioa ematen du, bai eta lurpeko aparkalekuen okupazio mailari buruzkoa ere.  Aplikazioak denbora errealeko informazioa ematen du, erabiltzailearen kokapenaren arabera, mugikortasun aukera egokienari eta/edo aparkaleku egokienari buruz, gailuaren geolokalizazio funtzioari esker. Xedea da erabiltzailearen joan-etorriak optimizatzea eta, horrela, hiri osasungarriagoa, iraunkorragoa eta seguruagoa izatea lortzea.

    Zehazki, eta garraio zerbitzuei dagokienez, Dbus hiri garraioko zerbitzuari, Dbizi bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoari eta taxi zerbitzu publikoari buruzko informazioa ematen du aplikazioak.

    • Dbus: hiri garraioko linea guztien zerrenda ikusteko aukera ematen du. Horietako bat aukeratuz gero, hiriaren mapa orokorrera sartuko gara, eta linea horren ibilbideari, ordutegiari eta geralekuei buruzko informazioa jasoko dugu (geralekuak lehenesteko aukera dago). Geraleku bat hautatzean, ibilbide planifikatzaile bat edukiko duzu erabilgarri, une horretan zauden lekutik (gailuaren geolokalizatzailearen bidez jakingo du non zauden) edo zuk aukeratutako leku batetik geralekura oinez, bizikletaz, autoz edo autobusez joateko ibilbideak erakutsiko dizkizuna.
    • Dbizi: hiriaren mapa orokorra, geltokiak non dauden adierazten duena. Geltoki bat hautatuz gero, han bizikletak erabilgarri dauden ala ez adieraziko dizu. Gainera, ibilbide planifikatzaile bat edukiko duzu erabilgarri, une horretan zauden lekutik (gailuaren geolokalizatzailearen bidez jakingo du non zauden) edo zuk aukeratutako leku batetik geralekura oinez, bizikletaz, autoz edo autobusez joateko ibilbideak erakutsiko dizkizuna.
    • Taxiak: hiriaren mapa orokorra, geralekuak non dauden adierazten duena. Geraleku bat hautatzean, ibilbide planifikatzaile bat edukiko duzu erabilgarri, une horretan zauden lekutik (gailuaren geolokalizatzailearen bidez jakingo du non zauden) edo zuk aukeratutako leku batetik geralekura oinez, bizikletaz, autoz edo autobusez joateko ibilbideak erakutsiko dizkizuna. Telefonoz taxi bat eskatzeko harremanetarako informazioa ere emango dizu.
    • Lurpeko aparkalekuak: hiriaren mapa orokorra, lurpeko aparkalekuak eta loturakoak non dauden adierazten duena. Aparkaleku bat hautatzean, haren okupazio mailari buruzko informazioa agertuko zaizu. Gainera, ibilbide planifikatzaile bat edukiko duzu erabilgarri, une horretan zauden lekutik (gailuaren geolokalizatzailearen bidez jakingo du non zauden) edo zuk aukeratutako leku batetik geralekura oinez, bizikletaz, autoz edo autobusez joateko ibilbideak erakutsiko dizkizuna.

    Aipatutako garraio zerbitzuetan aldaketa garrantzitsuren bat gertatzen bada, aplikazioak abisuak sortzen ditu erabiltzaileentzat.

    Donostia Transport Android eta iOS (Apple) gailuentzat dago erabilgarri. Halaber, lau hizkuntzatan erabil daiteke: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.