• 18 MAI 17

    Donostiak harremanak sendotu ditu Atlantikoaren beste aldean

    Eneko Goia CIDEU sarearen Zuzendaritza Kontseiluaren bileraren buru izan da Oaxacan, Mexikon

    Donostiako Udaleko ordezkaritza batek, hain zuzen ere, Eneko Goia alkateak eta Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendariak, Mexikoko Oaxaca hirira egin dute bidaia CIDEU – Centro Iberoamericano de Desarrollo Estratégico Urbano – sarearen urteroko bileran parte hartzeko.

    Donostia sare honen kide da 2005etik. CIDEU sarea 150 hiri iberoamerikarrek osatzen dute eta, besteak beste, sare honen kide dira Buenos Aires, Santiago de Chile, Medellin, Bartzelona eta Merida (Mexiko). Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu duenez, hiri horiekin guztiekin harremanak sendotzen jarraitzen dugu, hiriak dituzten erronkei buruzko proiektuak konpartituz eta egungo hiriak nola izan behar duten hausnartuz.

    Egun Donostia CIDEU sarearen presidente da. Iaz hartu zuen kargua Eneko Goia alkateak Kursaalen egin zen CIDEU-ren XXII Kongresuan. Medellinek eman zion lekukoa eta 2018an Donostiako Santiago de Chileri pasako dio XXIII Kongresuan, hain zuzen ere, Txileko hiriburuan egingo den kongresuan.

    CIDEU-ren urteroko bilera gaur hasi da Zuzendaritza Kontseiluaren bilerarekin. Eta bilera horren buru Donostiako alkate Eneko Goia izan da. Bertan, besteak beste, 2017ko lan-plangintza onartu dute. Horren harian, Eneko Goiak segidakoa azaldu du: “Aurtengo helburua da proposamenak eta hausnarketa sakona egitea hiriek Gardentasunean eta parte-hartzean dituzten erronkei buruz, baita Bizikidetzarako Mugikortasunaren erronkei buruz ere. Eta azken horren gainean luze eta zabal hitz egingo dugu bihar eta etzi”.

    Horiek hórrela, Goiak adierazi du, garrantzitsuena dela hiriak elkarlanean jarraitzea esperientziak partekatuz eta, beraz, orain arte egin denarekin jarraituz. Horrenbestez, Donostiako alkateak azpimarratu du, proiektu zehatzak direla plangintza estrategikoei sinesgarritasuna emanten dietenak eta, ondorioz, bilera hauek aukera ezinhobea direla atlantikoaren beste aldearekin harremanak sendotzen jarraitzeko, betiere, proiektu eta estrategia komunekin.

    Donostiaren Mugikortasun Jasangarriaren eredua

    Ostegunean egingo da kongresuaren zati garrantzitsuena, Bertan, Donostiako alkate eta CIDEU sarearen presidente Eneko Goiak irekiera ekitaldian parte hartuko du eta, bertan, bere konpromisoa adieraziko du CIDEU sarearekiko.

    Behin irekiera ekitaldia eginda, hainbat hitzaldi eta mahai inguru egingo dira mugikortasunaren hainbat gauzari buruz. Garrantzitsuenak izango dira, alkateen arteko solasaldia – 11:45ean izango da eta, bertan, parte hartuko du Eneko Goiak – eta Donostiaren Mugikotasun ereduaren aurkezpena – 18:00tan izango da eta Donostiako alkateak eta Estrategia Bulekoko zuendari Kepa Kortak egingo dute azalpena –.