Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/04/30

Bilduk bere hondakin plangintza Batzar Nagusietan erregistratu gabe jarraitzen du

Batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak Bilduri honakoa leporatu dio: “Batzar Nagusiak nahierara erabili ditu eta, gainera, modu kontraesankorrean”.
Bilduk bere hondakin plangintza  Batzar Nagusietan erregistratu gabe jarraitzen du

Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinek parte hartu du gaur goizean Batzar Nagusietako izen bereko batzordean eta, bertan, Bilduren aginteko Foru Aldundiaren plangintza hondakinak kudeatzeko. EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak esan du, foru diputatuaren azalpena berandu datorrela eta, gainera, hondakinak kudeatzeko bere plangintza Batzar Nagusietan erregistratu gabe jarraitzen duela, bertan eztabaidatua eta onartua izan dadin. Beraz, egun, egoera legealdiaren hasierako bera da ala okerragoa.

Horiek horrela, Ezeizabarrenak Bilduri honakoa leporatu dio: “Batzar Nagusiak nahierara erabili ditu eta, gainera, modu kontraesankorrean. Izan ere, Batzar Nagusietan foru diputatuari behin eta berriro entzun izan diogu ezin zituela hondakinei buruzko hainbat galdera erantzun, ez zuelako eskumenik. Baina aitzitik, orain, foru diputatuak berak 48.artikulua aipatzen du bere eskumenekoak diren gaiei buruz informatzeko. Eta, hori, kontraesankorra da, hain zuzen ere, orain arte foru diputatuak izan duen jarrerarekin kontraesankorra da. Hau da, berriro ere, Bilduk gauza bat esan eta kontrakoa egiten du”.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa salatu du: “Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinek esan du paperean idatzita gauzak argiago daudela, baina aitzitik, kasu honetan ez dago paperik; izan ere, ez du plangintza ofizial bat aurkeztu Batzar Nagusietan. Beraz, Bildurentzat plangintza dena, gure ustez hipotesi hutsa da, izan ere, ez du Batzar Nagusietan erregistratu nahi. Hau da, Bilduk ez du onartu nahi indarreko legedia eta politika egiteko modua eta, beraz, Bilduren nahia da inposatzea. Izan ere, ez du babesik bere hipotesia aurrera eramateko eta, ondorioz, inposatu nahi du. Eta jarrera hori ez da demokratikoa”.

Xabier Ezeizabrrenak, halaber, honakoa kritikatu du: “Iñaki Errazkinek ez du aipatu zer gertatu den bere eredua indarrean dagoen lekuetan. Bere eredua ez da hain erraza eta hain polita, izan ere, ez du aipatzen zer gertatzen den hondakin-hondarra egoera zailetan garatu behar denean”. Gainera, batzarkide jeltzaleak Iñaki Errazkini eskatu dio, informazio guztia emateko adibideak jartzerakoan edota datuak ematerakoan. Izan ere, foru diputatuak Alemaniako eta Austriako adibideak erabili ditu – hain zuzen ere, hondakinen kudeaketan Europar Batasunaren herrialde aurreratuenetako adibideak –, baina segidako datuak ezkutatu ditu: Alemainako birziklatze tasa %65 da eta hondakinen %35a erraustu egiten da eta, Austrian, berriz, hondakinen %69a birziklatzen da eta %28a erraustu”.

Hori dela eta, Ezeizabarrenak honakoa salatu du: “Bilduk eufemismoak erabiltzen ditu: zabortegiei biltegiak deitzen die, itxiera faseari berriro irekitzea, hipotesiari plagintza deitzen dio, eta inposizioari demokrazia. Gainera, foru diputatuak dio lehen bere eskumena ez zena orain badela. Beraz, Iñaki Errazkini eskatzen diogu, gobernua eta plangintza ordenatzeko – betiere, plan ofizialik badu – eta zentzugabekeria gehiago ez luzatzeko”.

Azkenik, hona hemen EAJ-PNVren batzarkidearen hitzak: “Bilduk bere helburua lortu du eta, hain zuzen ere, errausketa-instalazioaren eraikuntza gelditu du – horrek, Gipuzkoari ekonomia-kalte handia egin dio – eta ez du hondakinak tratatzeko azken faserako indarreko araudia betetzen duen beste sistemarik proposatu”. Hortaz, Xabier Ezeizabarrenak Iñaki Errazkini eskatu dio, baldin eta PIGRUG hondakin-plangintza aldatu nahi badu, bere proposamena Batzar Nagusietan erregistratzeko, Batzar Nagusiek onartutakoa betetzeko eta inposatzeari uzteko”

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube