Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/01/04

Bildarratzek errefuxiatuen harrera arautuko duten neurriak azkar har ditzan eskatu dio Estatuko Gobernuari

EAJren bozeramaileak Espainiako 12/2009 Asilo Legearen arautegia noiz onartuko duen galdetu dio, eta ea zein neurri hartuko dituen asilo espedienteen gestioaren prozesua azkartzeko
Jokin Bildarratz

Jokin Bildarratzek Estatu espainiarrean errefuxiatuen harrera eta integrazioa arautuko dituzten neurriak azkar har ditzan eskatu dio Gobernuari. Idatziz erantzuteko zazpi galderaren bitartez, bozeramaile jeltzaleak Espainiako 12/2009 Asilo Legearen arautegia noiz onartuko duen eta asilo espedienteen gestioaren prozesua azkartzeko zein neurri hartuko dituen galdetu dio Rajoyren Exekutiboari.

Europako Batasunak kuota estrategia ezarri zuen 2015ean, honen arabera Estatu espainiarrak 15.000 pertsona baino gehiago hartu beharko zituela zehaztuz, baina benetan hartu dituenak zifra horretatik urruti daudela ematen du. Horregatik, senatariak Europar Batasunaren kide moduan Gobernu Zentralak krisi migratzaile honen hasieratik hona zenbat pertsona kokatzeko eta finkatzeko konpromisoa hartu duen galdetu du, eta ea akordio horiek zein neurritan bete diren. Akordio hauek bete izan ez balira, honen zergatia ere jakitea eskatu du senatari jeltzaleak. Bildarratzek Estatuan nazioarteko babesa eskatu duten laguntzarik gabe etorritako zenbat adin txikiko dagoen ere galdetu du, ardura handia sortu baitute Europolek emandako datuek, Europara sartzerakoan 10.000 ume ingururen kontrola galtzen omen dela jakinaraziz.   

Hainbat erakunde lokal eta autonomikok errefuxiatuak hartzeko prozesuan aktiboki inplikatzeko erakutsi duten interesaren harira, EAJren bozeramaileak Estatuko Gobernuak ea haiekiko koordinazio eta lankidetza prozedurarik ezarri duen ala ez ere galdetu dio. Bestalde, errefuxiatuen bizitza normalizatzeko eta gizarteratzeko Exekutibo Zentralak dituen integrazio programen inguruko argibideak ere eskatu ditu; baita CETI zentroen kudeaketa eta bertan ematen diren gatazkak gutxitzeko dituen neurriena.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube