• 20 API 18

    Bidesarien Foru Araua prestatze prozesuan Foru Aldundiak eta aholkularitza juridikoak betetako lana babesten dugu

    Bideazpiegituretako Batzordean, Aintzane Oiarbide Diputatu anderea, Juanjo Alvarez Nazioarteko Zuzenbide Katedraduna eta Foru Aldundiko Zerbitzu Juridiko buru Juan Ramon Ciprianen agerraldiaren ostean, Batzar Nagusietako EAJ-PNV bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak, Foru Aldundiko Bideazpiegituretako Departamentuak eta haren aholkularitza juridikoak 1-N eta 15-A errepideetako bidesariak arautzen dituen 2017ko abenduaren 15eko Foru Araua prestatze prozesuan betetako lana babestu du.

    “Hain zuzen, europar zuzendaritzak bidesarien arloan diskriminazio neurri oro zorrotz debekatzen duela jakinik – adierazi du Arrizabalagak – Foru Arau proiektuaren prestatze prozesuaren hasiera hasieratik, arreta berezia jarri zen honelako neurririk ez hartzeko”.

    “Zalantza izpirik ez dugu, eta epaiak hala baieztatzen du – jarraitu du bozeramaile abertzaleak – “zeharkako diskriminazioa” kontzeptu juridiko zehaztugabeak, interpretazioa ezberdinei zabaltzen diela atea, eta agian guk interpretazio kaltegarriena jasan dugula”.

    “Era berean, lasaitzen gaitu – azpimarratu du – Auzitegi Gorenean aurkeztu beharreko kasazio helegiteak ibilbide juridikoa izan dezakela jakiteak, eta Luxenburgoko Auzitegian bidesari ordainketa sistemaren datu errealak aurkezteko aukera ere zabalduko ligukela, orain ezagutzen ditugulako bidesari ordainketa sistemak azaldutako datu errealak aurkeztu ahal izateko”.

    Amaitzeko, Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi du, “Aintzane Oiarbide Diputatu andereak azaldu duen bezala, orain esku artean ditugun bidesari ordainketa sistemak azaldutako datu errealek, EAEANk egindako interpretazioa alda lezake”.