Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/19

Azpeitiar guztien alde lan egingo dugu

EAJ-PNVren Alkategai jeltzaleak, Aitor Gorrotxategik, herritar guztien alkate izateko konpromisoa hartu du
Azpeitiar guztien alde lan egingo dugu

Gipuzko Buru Batzarreko presidentea, Joseba Egibar, Azpeitian izan da Aitor Gorrotxategi eta bere taldeari babesa adierazi eta azpeitiarrei EAJ-PNVrengan konfiantza izateko eskatzeko. Ziurtatu du EAJ-PNV gobernatzeko prest dagoela, etxerako lanak eginak dituelako eta Azpeitirako proiektu eta ideia asko dituelako. Bilduk, aldiz, kudeatzeko gaitasun eza erakutsi duela salatu du: “Alkatetza Bilduren eskuetan egon da azken lau urteetan, eta erakutsi dute ez daukatela aurrera egiteko ideia eta proiekturik. Herri batek aurrera egin behar du, gainerakoan, geldituta gelditu eta atzera egiten du”.

Artzeren poema bat oinarri hartuta, adierazi du “EAJ-PNV iturri zaharraren tankerakoa dela, hau da, alderdi zaharra dela, baina ur berria dakarrela”. Izan ere, Azpeitian eta gainerako herrietan, gizon-emakume berriak erakartzeko ahalmena izan du, eta Gipuzkoari behar duen norabide aldaketa eta bultzada emateko prest dago. Aurreratu du, garai berri horri ekiteko orduan, jeltzaleek bi zutabe nagusi izango dituztela kontuan: bakea eta bizikidetza; eta elkarren arteko errespetua. “Ez dugu herritarren artean bereizketarik egingo. Aitor alkate bada, azpeitiar guztien alkate izango da”, ziurtatu du.

Hala berretsi du Aitorrek berak hitza hartu duenean: “Herritar guztien alkate izango naiz eta azpeitiar guztien alde lan egingo dut. Indar handiko ekipoa osatu dugu eta kapitain lanak egingo ditut bi helbururekin: ekonomia sustatzea eta bizikidetza bermatzea”. Helburu horiek lortzeko, azpeitiarrei bozka ematera joateko eskatu die, eta EAJ-PNVrengan konfiantza izateko. “Ez dizuegu huts egingo”, zin egin du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube