• 11 URR 17

    Azaroaren 5ean egingo diren herri galdeketei EAJ-PNV batzarkide taldearen erabateko babesa

    Maria Eugeni Arrizabalagak adierazi du "“herri honek bere instituzionalizazioa egituratzeko duen eskubidea, alegia, bere etorkizuna demokratikoki erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatzean dugu eta horrexegatik, datorren azaroak 5ean egingo diren herri galdeketei erabateko babesa ematen diegu"

    EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile, Maria Eugenia Arrizabalagak gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Osoko Bilkuran, datorren azaroak 5eko herri galdeketen inguruan adierazi du, EAJ-PNV batzarkide taldeak herri honek gure instituzionalizazioa egituratzeko duen eskubidea, alegia, gure etorkizuna demokratikoki erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatzean dugula eta horrexegatik, datorren azaroak 5ean egingo diren herri galdeketei erabateko babesa ematen diegula.

    Podemoseko bozeramaleak esan duenez, ez dute uste erabakitzeko eskubidea euskal nazioaren gatazkara mugatu behar denik, politika sektorial guztiak ukitzen dituen kontzeptu orokorragoa da beren ustez; hori dela eta, EAJ-PNVren ordezkariak argitu du “erabakitzeko eskubidea autodeterminazio eskubidearen pareko dela eta, beraz, sujetu bat duela, euskal nazioa eta baita helburu bat ere, bere konfigurazio politikoaren definizio demokratikoa”. “Uste dut, ezinbestekoa dela erabakitze eskubidea ondo kokatzea: herri batek, herri gisa, beste zerbait izateko duen eskubidea izan behar duela” erantsi du Arrizabalagak.

    Une honetan, bozeramaile jeltzaleak Catalunya izan du hizpide, erabakitzeko eskubidearen ariketa demokratiko eredutzat hartuz. Duintasun eta demokrazia erdu. “Atzokoan, esan du Arrizabalagak, Puigdemont Presidenta ikusi ahal izan genuen, joan den urriak 1eko erreferendumaren emaitzen aginduz Catalunyako independentzia aldarrikatzen. Baita elkarrizketari azken aukera eskaintzen. Irtenbide adostu bat bilatzeko asmoa agerian uzten”. “Behingoz, amaitu du, erabakitzeko eskubidea praktikan zer den ikasteko aukera izan dugu”.

    Bestalde, Ekarpen Legearen egokitze proposamenari dagokionez, Arrizabalagak azpimarratu du EAJ-PNV batzarkide taldea aipatu legea egokitzearen aldekoa dela, azken urteotan legeak ezartzen duen banaketa egokia ez dela argudiatuz. Bozeramaile jeltzaleak esan du, “Ekarpen Legeak oinarri dituen parametroak arrazoizkoak diren arren, egokitu beharra dago. Beti ere, lege honek biltzen dituen erakundeen, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalen arteko adostasuna oinarri”. “Horrexegatik, erantsi du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bat, Ekarpen Legea egokitzearen aldekoak gara”.